XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIGARREN ETA IRUGARREN ORDENA

Jaungoiko gure Jaunak etzuan Asistar Prantzisko Deuna gizonak bakarrik onbiurtzeko biali lur onetara; emaztekiai ere eratu bear zien deuntzeko, santu egiteko, bidea eta gizartea bera ere berritu bear zuan.

1. Klara Deuna. Prantzisko Deunak emakumeak deuntasuneratzeko Bigarren Ordena, Aizpadia, asmatu zuan, eta arazo onetan Asis bereko aundizkietako gizalaba argi bat izan zuan lagun: Klara Deuna.

Klara jainkozko neskatxa zan.

Gorputzez oso liraiña ta ederra zan eta bere gurasoak beretzat ezkontza on bat eratu nairik zebiltzen.

Baño Klarak beste asmo batzuek zituan eta emezortzi urteetan bere gizkarbitasuna erregeari eskeiñi zion.